GURE ABELTZAINAK

XXI. MENDEKO ABELTZAINAK

SAT Lacturale taldea Nafarroako abeltzainen proiektu bat da. Helburua, behitegietan ekoizten den esne guztia merkaturatzea, eta hori sistema alternatibo eta berritzaile batekin egitea da; alegia, ekoizpen integratuarekin.

Kategoria gorena

2008ko urrian, bere esne-marka propioa merkaturatu zuen: Lacturale. Aitzindaria da estatuan ekoizpen integratuan: kalitate handiagoko esnea, elikadura-segurtasun handiagoa, behien ongizate hobea, eta errespetu handiagokoa ingurumenarekin.

NOR GAREN: SAT Lacturale taldea hainbat abeltzainek osatzen dugu. Enpresa-proiektu bat da, baita proiektu filosofiko bat ere.

Ver más
x

NOR GAREN:

SAT Lacturale taldea Nafarroako hainbat abeltzainok osatzen dugu. Nafarroako ipar-mendebaldean gaude, esnea ekoizteko eremu naturalean. Lacturale enpresa-proiektu bat ez ezik, proiektu filosofiko bat ere bada, 2008an jaio zena.

Pasioz betetzen gaitu gure lanak, eta ekoizpen integratuko sistema berritzailea lantzen dugu. Esnea eta esnekiak lantzen ditugu gure marka propioarekin: Lacturale. Kontsumitzaileari zuzenean eskaintzen diogu abeltzainak jasotako esnea, osasuntsua, segurua, jasangarria, jatorri-bermearekin, naturala eta zapore gorenekoa; esne gustua duen esnea.

Lacturale da nazio-mailan, ekoizpen integratuko lehen esne ziurtatua, kategoria gorena esnetan, ingurumenarekiko eta behien ongizatearekiko errespetuzkoa.

ZER NAHI DUGUN: Gure kontsumitzaileen konfiantzarik handiena lortu nahi dugu, eta horrela, gustukoen dugun horretan lanean jarraitu ahal izatea.

Ver más
x

ZER NAHI DUGUN:

Gure kontsumitzaileen konfiantzarik handiena lortu nahi dugu, gure behitegietan ekoizten dugun esne guztia merkaturatzeko, eta horrela, gustukoen dugun horretan lanean jarraitu ahal izateko. Gure behitegi guztiak ekoizpen integratuko sistema berritzailean ziurtaturik daude.

Hala izan dadin, lan egin beharra dugu gure kontsumitzaileek gure esnea besteetatik bereizi eta balioa eman diezaioten. Erreferente izan nahi dugu gure zonan, aitzindariak “kalitate irisgarria” kontzeptuan, produktu berritzailea, osasuntsua eta kalitate gorenekoa eskainiz, “gizartearekin konpromisoa hartu duen produktua”, ongizatea eta enplegua sortzen dituena.

GURE KONPROMISOAK: Lacturale ez da ESNEA bakarrik, ez da MARKA bat soilik, konpromiso hau da

Ver más
x

GURE KONPROMISOAK:

Lacturale ez da ESNEA bakarrik, ez da MARKA bat soilik, konpromiso hau da:

  • Lacturale esnea BERTAKO esnea da, eta SOIL-SOILIK ekoizpen integratukoa.
  • SAT LACTURALE elkartea bertako ABELTZAINEK osatzen dute, % 100ean.
  • Gutxienez % 80an BAZKA NATURALAREKIN (belarra eta artoa) elikatutako behiek ematen dute esnea.
  • Esnea EGUNERO biltzen da.
  • Eta, halaber, EGUNERO analizatzen da.
  • Horrez gain, gure esneak Bruselako ‘ZAPORE GORENA’ sarian (iTQi) ZAPOREARI ematen zaion puntuaziorik hoberena lortu zuen aurkeztu izan garenetan.
  • Lacturalen ESNEA BAKARRIK ESNEAREKIN egiten ausartzen gara.
  • Eta gainera, INGURUMENA zaintzen dugu.
  • Lacturaleren produktu guztiak BERTAN ontziratzen dira, salbu UHT esnea, arrazoi objektibo/logistikoengatik ezin baita BERTAN ontziratu, nahiz eta gerora begirako helburua BERTAN ontziratzea den.
  • Gainera, GIZARTEARI LAGUNTZEN DIOGU; izan ere, litro bakoitzeko 0,02 € bideratzen dugu kirolera, kulturara, elkartasunera…
  • Horrez gain, gure hornitzaile gehienak bertakoak dira; hartara, BERTAN sortzen dugu ENPLEGUA.
  • ETA, JAKINA, Lacturalek ABELTZAINTZA SEKTOREA DEFENDATZEN du, esneari DUINTASUNA EMANEZ, esneari berea duen balioa emanez, eta tokian tokiko abeltzainak egoteak duen garrantzia defendatuz.

ANIMALIEN ONGIZATEA:  Gure behien ongizatea zaintzeak esan nahi du esnearen kalitatea zaintzea eta, hortaz, gure kontsumitzaileak zaintzea.

Ver más
x

ANIMALIEN ONGIZATEA:

Gure behien ongizatea zaintzeak esan nahi du esnearen kalitatea zaintzea eta, hortaz, gure kontsumitzaileak zaintzea. Abeltzainok behi osasuntsuak eta zoriontsuak nahi ditugu, eta horregatik, EKOIZPEN INTEGRATUAK animalien ongizatearen inguruan exijitzen duen araudia ezartzen dugu; araudiak hala eskatzen duelako, bai, baina baita behi osasuntsuak, ondo zainduak eta ondo elikatuak esne gehiago eta gure organismorako hobea emango duela guztiz sinetsita gaudelako.

Horretarako, besteak beste, gure behiak gutxienez %80an bazka naturalarekin (belarra eta artoa) elikatzen ditugu, tenperatura eta hezetasuna haizagailuekin eta dutxekin zaintzen ditugu behientzako egokiak izan daitezen, eta masajeak hartzeko hazkagailuak dauzkate. Horiez gain, eta gure buruari ezarri diogun exijentzia modura, musika jartzen diegu zoriontsuago egon daitezen.

LACTURALE INGURUMENAREKIN: Ingurumenak ardura digu, eta horregatik, EKOIZPEN INTEGRATUAREN aldeko apustua egin dugu, ingurunearekiko zorrotzagoa ere badelako.

Ver más
x

LACTURALE INGURUMENAREKIN

Ingurumenak ardura digu, gure paisaiek, zelaiek, ibaiek, aire garbiak… ardura digute, eta horregatik, EKOIZPEN INTEGRATUAREN aldeko apustua egin dugu, ingurunearekiko errespetuarekin ere zorrotzagoa baita.

Ingurumenarekiko jasangarria izango den esnea ekoiztu nahi dugu. Gure ogibidea lurrarekin dago lotua, eta zaindu egin nahi dugu; horregatik, zelaiak zaintzea, berde iraunaraztea eta paisaiaren estetika zaintzea gure eguneroko egitekoa da, berebiziko garrantzia baitu gizartearen eta ekonomiaren garapenean.

Horretarako, hondakinak kudeatzeko planak ingurumena zaintzea bermatzen duen ekoizpen integratuko araudiaren arabera betetzen ditugu. Besteak beste, Lacturalen animalien hondakin guztiak erabiltzen ditugu ongarri natural gisa, eta horrela karbonoaren ingurumen-zikloa ixten dugu. Ingurumen zainduak osasuna eta ongizatea baitakar guztiontzat.

ESNEA, ORDEZKAEZINA: Elikagai onuragarria gure osasunarentzat, eta bizitzako etapa guztietan

Ver más
x

ESNEA, ORDEZKAEZINA:

Esnea milaka urteko elikagaia da. Ez zen sortu interes ekonomikoengatik, elikatzeko premiagatik baizik. Elikagai onuragarria gure osasunarentzat, bizitzaren etapa guztietan, dieta orekatua mantentzen laguntzen baitu.

Esnea elikagai paregabea da, osoa, orekatua eta ordezkaezina. Balio biologiko handiko proteinak ditu, asimilazio errazeko kaltzioa, bitaminak, koipeak, eta abar.Esneak, onura askoren artean, bere nutriente guztiekin elikatzeaz gain, hezurdura eta giharrak indartzen laguntzen du, loditasunari aurrea hartzen laguntzen du; argaltzeko dietetan sartzen den elikagaia da, ase-sentsazioa sortzen baitu. Esnekiak ere oso osasuntsuak dira, eta onura berdinak eta bakar batzuk gehiago ere ematen dizkigute; besteak beste, jogurtek heste-flora eta immunitate-sistema indartzen laguntzen dute.

Eta horregatik guztiagatik esnekiek gosari osasuntsu bat osatzen dute, eguneko otordurik garrantzitsuena, eguna ongi hasteak ongi bukatzen laguntzen baitu.

Eta, gainera, Lacturale produktuak oso-oso goxoak dira.

10 ARRAZOI LACTURALE AUKERATZEKO

Ver más
x

10 ARRAZOI LACTURALE AUKERATZEKO

 

  1. Kalitate gorena; ekoizpen integratua
  2. Nazioartean saritua izan den zaporea
  3. Errespetuzkoa ingurumenarekiko
  4. Errespetuzkoa behien ongizatearekiko
  5. Nafarroako eta soilik Nafarroako abeltzainen esnea (eremu naturala esnea ekoizteko)
  6. Enpresa-akziodunak % 100 bertako abeltzainak dira
  7. Bertan sortzen dugu enplegua
  8. Esnea nola lantzen dugun ezagut dezakezu bisita gidatu batean; ikastetxearekin, familiarekin, lagunekin…
  9. Gizartearekin, kirolarekin, kulturarekin, elkartasunarekin, osasunarekin… konprometituta dagoen esnea
  10. Konprometituak osasunarekin: osasuna ematen dugu gosari eta ohitura osasuntsuei buruzko tailerren bidez, ikastetxeei bideratuta
.
Zatoz eta gozatu gure BISITA GIDATUAZ
ERRESERBATU ORAIN